Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Empaque»

abril 19

Zirkoaren poesia, flamenkoa eta umorea ditu oinarri Empaque ikuskizunak, horretarako malabarren, kantuaren, erritmoaren eta hitzaren dramaturgia intuitiboa eta garaikidea baliatuta.

Malabaristak pilota airean jaurti, flamenko dantzariak soinekoa jaso, eta artistak boxeoko eskularruak jarriko ditu ostikadak emateko, buruan dabilkion galdera bat abesten duen haurtxo baten moduan. Zuk ulertzen al duzu?

Empaque lanak dotoreziaz galdetzen du eztarrian maiz trabatzen zaigun hori: Nor naiz ni?I nork ez du erantzunik.

Zuk baldin baduzu… Ole, zu!

Andaluziatik dator Chicharrón Circo Flamenco konpainia, Germán J. López Galván buru duela. Bere ibilbidea esku-hartze sozialaren adarrean hasi zuen, hezkuntzari eta zirku sozialari lotutako proiektuen koordinazioan. 2019an bere konpainia sortu zuen, eta Chicharrón pertsonaia aurkeztu, bere lehen ikuskizunaren protagonista: Sin Ojana.

Bigarren lana du Empaque, zirkoaren, flamenkoaren eta malabarren fusioa. Ikuskizun honetan, konpainiaren jatorrizko zigilua mantenduta, eboluzionatu egiten du.

Fitxa artistikoa:

 

  • Artistak: Germán J. López Galván
  • Konpainia: Chicharrón circo flamenco
  • Eszena-zuzendaritza eta dramaturgia: Ana Donoso Mora
  • Jatorrizko musika eta soinu-espazioa: Raúl Cantizano
  • Koreografiak: Germán J. López Galván
  • Koreografia flamenkoen laguntzailea: Asunción Pérez “Choni”
  • Malabare-koreografien laguntzailea: Miguel Frutos, Morgan Cosquer

Ikuskizun hau Udal Antzoki Sarearen 2026ko Udaberri-udako Programazioaren parte da.

Local

Félix Petite Antzokia – (Félix Petite Antzokia (Ibaiondo Gizarte Etxea))
Landaberde, 31
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España