Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

En Claves 2025: Trizak: Jon Piris, Hasier Oleaga eta Julen Izarra

junio 27

Proiektuak, hasiera batean Jon Pirisek sustatua, taldekideek idatzitako musika interpretatzeko topagunea izan nahi du, printzipioz musika instrumental hutsaren eremuan, eta, aldi berean, aurrerago beste esparru batzuetan lankidetzan aritzeko irekia. Beraz, Beasaingo Pottoko estudioan Fredi Pelaez teknikariaren eskutik grabatutako lehen lan honek Pirisek eta Oleagak sortutako piezak biltzen ditu gehienbat. Konposizioak abiapuntua baino ez dira, taldera ekartzean inprobisazioaren bide ezezagunetatik baitoaz. Bertsio batzuk ere aurkituko ditugu, hala nola Ennio Morriconeren «Here ‘s to you» eta «Birjiña maite» tradizionala, arrazoi batengatik iraganetik datozen soinuen ikuspegi berriak emateko asmoz.

Programa
  • Kintsugi
  • Barea
  • 180°
  • Gure gauzatxoak
  • Zaldiarena
  • Revechun
  • Dena erortzen da

 

Local

Bilboko Arte Eder Museoa
Museo Plaza, 2
Bilbao, Bizkaia 020 España