
2025eko En Claves Musika zikloaren barne.
Naktê duoa Victor Orts Langa (saxofoia) eta Julen Murga Olabegoya (akordeoia) musikagileek osatzen dute. Musikagile kartsuak dira, eta helburu komun bat dute: altxorrak bilatzea gaizki tratatua izan den gure ondare musikalean, eta gaur egungo sorkuntzarako baliabide izatea, gaur egungo musikagileekin lankidetza estuan. Taldea 2021ean sortu zen, enpastea eta konexioa biziki bilatzeko, musika-tresnen konbinazio bakarraren eta erakargarriaren bitartez: saxofoia eta akordeoia.
Bikote honek, beraz, akordeoiaren eta saxoaren sonoritate bereziaren sustraiak aztertu nahi ditu, eta, horretarako, bai nazioarteko bai tokiko osagai nagusiak aztertzen dituen errepertorioa eskainiko du. Hizpidera ekartzen dituzten musika-lanekin hainbat osagai desberdin aztertzen dituzte.