Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

«En obras [IV] – Museoa imajinatzeko deialdi irekia»

febrero 27 - abril 10

18-24 urte dituzu? Arte Ederren Bilboko Museoko eraldaketan parte hartzerik nahi?

en obras esperimentazio- eta sorkuntza-programa da, eta museoaren eraldaketa-prozesuan gazteek parte hartzearen alde egiten du.

Astero, bi orduko zazpi topaketatan, ideiak partekatzea da asmoa, esperimentatzea, jolastea; elkarlanean museoa bizitzeko eta ulertzeko modu berriak proposatzea, azken batean.

15 pertsonarentzako lekua dago.

Programa osoa

2025/02/27 – 17:30
Non dago museoa? Non egoten zara zu?
Zein da museoarekin dugun lotura? Hau izango da elkar ezagutzeko eta taldearen identitatea osatzeko abiapuntua.

2025/03/06 – 17:30
Gorputzetik museoan zehar ibili
Gure gorputzak obren formaren, erakusketen narratibaren, jokabide-arauen edo arkitekturaren mende daude. Nola kokatzen gara espazio honetan?

2025/03/13 – 17:30
Museo batean bizitzeko moduak aztertu
Museoa imajinatu. Kontakizunak eratu.

2025/03/20 – 17:30
Komisariotza kolektiboa. Nola gauzatu desio bat?
Talde gisa lan egitea eta aldaketa eragile izatea.

2025/03/27 – 17:30
Gure paisaiaren ekoizpena I
Gure paisaia kolektiboari forma ematen.

2025/04/03 – 17:30
Gure paisaiaren ekoizpena II
Museoarekin eta gure prozesuarekin elkarrizketan.

2025/04/10 – 17:30
Eraldaketa
Ospakizun-erritual bat.

Izen-ematea

Local

Bilboko Arte Eder Museoa
Museo Plaza, 2
Bilbao, Bizkaia 020 España