Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

«En sus zapatos»

marzo 31

Maggie eta Rose bi ahizpa umezurtz dira, eta eztabaidan pasatzen dute eguna. Oso desberdinak dira, eta ez dute ezer komunik, zapata zenbaki bera janztea izan ezik. Maggie (Cameron Diaz) polita, alaia eta lotsagabea da eta arrakasta handia du gizonen artean, nahiz eta ez den gai lanari eusteko. Horren ondorioz, ahizparen etxera bizitzera joango da. Rose (Toni Collette) Princetongo lizentziadun arrakastatsua da. Filadelfiako abokatu-langela batean lan egiten du, baina ez da inoiz eroso sentitzen bere itxura fisikoarekin. Roseren pasio bakarra zapatak dira, baina, zoritxarrez, ez du zapatak janzteko aukera handirik. Amona aurkitzeak (Shirley MacLaine) berriro ere harremanetan jarriko ditu ahizpak.

Fitxa teknikoa: 
  • Jatorrizko tituloa: In Her Shoes 
  • Zuzendaritza: Curtis Hanson
  • Antzezleak: Cameron Diaz, Tony Collette, Shirley MacLaine, Mark Feuerstein, Ken Howard, Candice Azzara…
  • Herrialdea: AEB
  • Urtea: 2004
  • Iraupena: 130 minutu

 

 

Local

Casares-Tomasene Kultur Etxea – (Tomasene K.E.)
Darieta bidea, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España