Pedro Gandia bilbotarrak zuzenduko duen kontzertu honetan, EGO bere historian lehen aldiz historikoki informatutako irizpideen arabera interpretatutako musika barrokoan barneratuko da. Errepertorioko bi obra handi (Haendelen «Water Music» eta Corelliren «Eguberri Gauerako» kontzertua) Rameau bikainaren azken operaren musikarekin eta Biberren bataila beti harrigarriarekin batzen dira.