Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Eñaut Elorrieta + Iñigo Astiz: «Enplego zoriontsuago bat»

diciembre 1, 2024

Euskal literaturaren izen handietako bat da Gabriel Arestirena, eta neurrigabea da hark egindako ekarpena. Hamaika bider irakurri ditugu haren poemak, eta asko izan dira, belaunaldiz belaunaldi, haren testuak musikatzera jo duten musikariak ere. Baina hain ditugu ezagunak eta ikusiak haren testu eta abesti batzuk, ezen, tarteka, jadanik ez baitugu zer esaten duten ikusten ere. Eta, paradoxikoki, haren testuak irakurtzea eta haren kantak entzutea da arrisku hori saihesteko modurik ziurrena, eta hori da Eñaut Elorrieta musikariak eta Iñigo Astiz idazleak emanaldi honetan proposatzen dutena: Aresti irakurri eta Aresti entzutea. Gaur. Haren poemak eta haren kantuak eskainiko dituzte horretarako, euren ikuspegia ere aurkeztuz.

 

Local

Bixentainean
Saint-Etienne-de-Baïgorry, 567 Francia