Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Ene Kantak: «Bisonte mastodontearen bila»

marzo 15

Suaren inguruan lo egin ondoren jaiki dira: taldea prest dago ehizera joateko. Oraingoan bai, oraingoan harrapatuko dute bisontea. Isiltasuna nagusi, taldean doaz. Denak erne, bisonteari so. Prest daude, geziak bizkarretik hartu… o, ez, Axeri!!

Aire, Asto, Sator, Oki eta Axeri gai izango ote dira bisontea harrapatzeko? Izan ere, Lehen Gizakien garaian arriskuak handiak ziren. Harrapatuko ote dute bisonte mastodontea? Ala Bisonte-mastodonteak harrapatuko ditu bost lagunak?

Informazio gehiago: Ene Kantak

Fitxa artistikoa: 

  • Testua: Nerea Urbizu Ruizen «Ene Kantak», «Bisonte-mastodontearen bila» liburuan oinarrituta
  • Zuzendaritza: Jaione Urtasun Izal
  • Gidoia: Alaitz Olaizola Borda
  • Antzezleak: Jon Zubiaga, Ainara Unanua, Garazi San Martin, Uxue Rodriguez, Irati Lizarraga

Local

Manuel Lekuona Kultur Etxea – (Club aretoa)
Geltoki, 18
Lasarte-Oria, Gipuzkoa 902 España