
HHH Eneritz Furyak musikariak Emadan (2021 – autoekoizpena) diskoaren ondoren landutakoaren emaitza da. Dagoeneko lehen entzunaldian bertan aldaketa iradokitzen duen disko berria. “Argia” lehen aurrerapenean bertan bere soinuaren eta zuzeneko formatuaren eboluzioa erakutsi zigun. Bideoa EITB Kulturak estreinatu zuen, bira honetako kontzertuak nolakoak izango diren azalduz. Aurreko esperientzietako testurak elektronikaren kudeaketa berri baten gainean.