Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Enkarterri Fest 2025: «Ahaztunaren Aurkako Errezetak, Palestinako emakume errefuxiatuekin Libanon sukaldatzen»

junio 1

PALESTINAR-LIBANOAR SUKALDARITZA: FALAFELA JOGURT ETA TAHINI SALTSAREKIN. 
 
Ba al zenekien sukaldaritzako jakintzak zabaltzea Palestinako errefuxiatuen nortasuna bizirik mantentzeko modu bat dela? 
 
Datorren igandean, ekainak 1, UNRWA Euskadik Enkarterri Fest jaialdi gastronomikoan parte hartuko du, Zallan, eta gonbit egin nahi dute bidaia gastronomiko, kultural eta aldarrikatzaile honetan. 
 
Mohammad Farajallah sukaldari palestinarraren eta Luisa Telleria Basque Culinary Centerreko irakaslearen eskutik, falafela Palestinako estilo tradizionalean prestatzen ikasiko dugu. Gainera, Ahaztunaren Aurkako Errezetak, Palestinako emakume errefuxiatuekin Libanon sukaldatzen, liburuari buruz hitz egiteko aukera izango dugu. Liburu hau Libanon dauden Palestinako 12 emakume errefuxiaturekin lankidetzan sortutako liburua da, eta, errezetaz gain, haien bizi-istorioak, aurre egiten dieten erronkak eta aurre egiteko modua jasotzen ditu. 
 
Zatoz sukaldean aritzera eta eraman opari , Ahaztunaren Aurkako Errezetak, Palestinako emakume errefuxiatuekin Libanon sukaldatzen zure inskripzioarekin,  
 
IZEN-EMATEAK
 
Ekainak 1, igandea 
11:30etatik 13:00etara 
Enkarterri Fest, Zallako Udalaren lorategietan Kosme Bibanko Etxebarria Hiribidea, 2, 48860 Mimetiz, Bizkaia

Local

Enkarterri Fest, Zallako Udalaren lorategietan, Kosme Bibanko Etxebarria Hiribidea, 2, 48860 Mimetiz, Bizkaia
Zalla, Bizkaia 096 España