Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Epaile antolaketa eta epaitegien jarduera: Zuzenbide prozesaleko berezko terminologia euskaraz 4. ed

octubre 9, 2024 - noviembre 6, 2024

METODOLOGIA

Ikastaroa online metodologian oinarriturik dago, eta teoria eta praktika uztartzen ditu.

Ikastaroaren plan metodologikoa online, zuzeneko bideokonferentziaren mekanismoa erabiliz (grabaziorik gabe), ematekoak diren eskola magistralen bidez garatuko da, eta ikasleek aktiboki (lantegi moduan) parte hartuko dute klase horietan.

Era berean, ariketa praktikoak egingo dira ikasgelan (online) eta ikasgelatik kanpo, eta ikasgela birtualean zuzenketa kolektiboa egingo da.

IRAUPENA

15 ordu (9 ordu online aurrez aurre eta 6 ordu ikasgela birtualetik kanpo).

IRAKASLEA

Ixusko Ordeñana Gezuraga, EHUko Zuzenbide Prozesaleko irakaslea (Katedradun akreditatua), UNED-Bergara eta UNED-Bizkaia Ikastetxe Elkartuetako tutorea.

PREZIOA

Guztiz doakoa. 

ANTOLATZAILEA ETA BABESLEA

Antolatzailea: UNED-Bergara Ikastetxe Elkartua. 
Babeslea: Eusko Jaurlaritza.
Kolaboratzailea: Asmoz Fundazioa.

Local

Kultur Leioa – (Auditorium)
José Ramón Aketxe Plaza, 11
Leioa, Bizkaia 054 España