Goitibera teatroa.
Denontzat – Gazte eta helduak. Euskaraz.
«Pentsatu al duzu inoiz ea nola suntsitzen den plaza bat? Edo arkitekturaz haratago zerk sortzen duen plaza? Eraitsi S.L. zuen herriko plaza botatzera etorri da, Basque Culture Exhibition Forum mega-egitura eraiki ahal izateko.
Egingo al dute eztanda?
Espazio publikoa eta jolasaren inguruan hausnartzen duen publiko guztientzako kaleko ikuskizuna.
Proiektuak Errenteriako udalaren eskutik LEGAMIA laguntza jasotzen du bitartekaritza atala garatzeko eta beste aldetik Udalbiltzaren eskutik GEURETIK SORTUAK beka ikuskizunaren sorkuntza aurrera eramateko Hernanin.
Sorkuntza eszenikoak fase ezberdinak igaro ditu hainbat lekuetan egindako egonaldietan: AZALA (Araba), TXOTENA (Bizkaia), LA KASITA DE TXOKOLATE (Nafarroa), LEKUONA (Gipuzkoa) eta HERNANIko BITERI Kultur Etxea eta ATSEGINDEGI aterpea (Gipuzkoa).«