Solasaldi irekia, Helena López Camachok gidatuta: ERAKUSKETA-FORMATUA, KRISIA ETA ERALDAKETA.
Zer gertatzen da erakusketa-formatuak esperimentatzeko gune izateari utzi eta betebehar bihurtzen denean?
Zer ematen die formatu horrek, dituen potentzial guztiekin, hura eskatzen dutenei?
Zer espero dugu, espero da, arte-prozesu eta -piezetan sortutako jakintzak sozializatzeaz hitz egiten dugunean?
Gure irudikoz, zer baliabide mota izan daitezke eraginkorrenak herritarren eskubide kulturalen alde lan egiteko?
Galdera horiek eta beste batzuk jorratuko dira saio ireki honetan. Helenarekin batera, bertan egonen dira Iñigo Gómez Eguiluz (Iruñeko Udaleko Kulturako, Jaietako, Hezkuntzako eta Kiroleko Alorreko zuzendaria) eta Arte Plastiko eta Bisualetarako Laguntzen Programaren aurreko edizioetan onuradun izandako bi artista nafar.
Helena López Camacho Artearen Historian lizentziaduna da, eta espezialista Ondare historikoaren kudeaketan eta dokumentazioan. Hainbat museotarako erakusketak, argitalpenak eta programa publikoak ekoizten lan egin du; besteak beste, Bilboko Guggenheim Museorako 2006ra arte. 2006tik 2024ra Leongo MUSACeko Erakusketak eta Proiektuak Koordinatzeko Departamentuan lan egin zuen aldi baterako erakusketak kudeatzen eta koordinatzen. 2023az geroztik Bilbao Arte Fundazioko Uribitarte40 Aretoko eta BA Bildumako arduraduna da.
Izen-ematea: sarrera doan, aldez aurretik izena eman gabe.