Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Erakusketa: &quot Bai bakarrik da bai&quot

marzo 9 - marzo 24

  • 08:00 – 21:30
  • Iparralde Gizarte Etxea
  • Publiko guztiak

Amnistía Internazional-ek egindako erakusketa hau mundu osoan oso hedatuta dagoen giza eskubideen urraketari buruzkoa da. Biktima nagusiak, emakume izate hutsagatik soilik, emakumeak eta neskatoak dira: sexu-indarkeria.

Kalkuluen arabera, mundu osoan, 3 emakumetik 1ek indarkeria fisikoa eta/edo sexuala jasan du, eta, Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Agentziaren arabera, Espainiako 5 emakumetik 1ek eta Europako 2 emakumetik 1ek sexu-indarkeria jasan du noizbait. Europako Kontseiluak ohartarazi du gero eta gehiago direla taldeko bortxaketak gazteen artean, indarkeriazko pornografiaren kontsumoarekin eta hezkuntza afektibo-sexualik ezarekin lotuta.

Sexu-indarkeriari buruzko mitoak eta estereotipoak adostasunak zer esan nahi duen lausotzen saiatzen dira. Horregatik aurkitzen ditugu maiz,  eta sexu-indarkeria gure eguneroko ingurunean ohikoa ez dela pentsatzera bideratuta daude.

Janzkerak, alkoholaren kontsumoak, portaerak edo bizimoduak ez dute erasoaren erantzule egiten.  Errudun bakarra erasotzailea da, eta ez dago sexu-erasotzailearen profil bakar bat.

Inplikatutako pertsona guztien erantzukizuna da ziurtatzea guztiek onartzen dutela sexu-harremanak izatea. «Ez» baten gabezia ez da «bai» bat; «bai» hitzak bakarrik esan nahi du «bai».

Sarbidea

Sarrera doan

Non

Local

Iparralde Gizarte Etxea – (Iparralde Gizarte Etxea)
Zuberoa plaza, 1
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España