Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Erakusketa: Saharar herriaren memoria grafikoa

septiembre 16, 2024 - septiembre 29, 2024

  • 08:30 – 21:00
  • Hegoalde Gizarte Etxea. Erakusketa gela + elkartze aretoa
  • Publiko guztiak

«Saharar herriaren memoria grafikoa» erakusketa Alouda Cantabria elkartearen ekimena da. Alouda 60ko hamarkadatik 2005era bitarteko argazkiak biltzeko lanean ari da, saharar herriaren eta bere ondarearen Memoria Historikoaren zati garrantzitsu diren irudi horiek gordetzeko helburuarekin.

Saharar herriaren historia gureari lotzen zaio Espainiak Mendebaldeko Sahara kolonizatu zuenetik. Helburua sahararrek egindako borroka eta bizi izandakoa jasota uztea da, Espainiaren kolonizaziotik hasi eta Marokoren inbasioak, ondoren, ekarritako gerra, ihesaldi eta babesleku urte luzeetatik igaroz. Baina baita gure historia partekatua eta espainiar estatuak Mendebaldeko Sahararen gainean duen erantzukizuna ez ahazteko ere, deskolonizatzeko dagoen lurraldea izan delako eta izaten jarraitzen duelako.

Erakusketa hau, aldi berean, bi erakusketaren argazkiz hornitu da. Lehenengoa, artxiboari lagatako hainbat iturritako 40 argazkiren aukeraketa batek osatzen du eta saharar herriaren historia -1975etik 2003ra- bisualki kontatzea du asmoa. Bigarrena, berriz, José Luis de Pablos fotokazetariaren 54 argazkik osatzen dute. Argazkilaria eta, Ander Landaburu kazetaria izan ziren iristen lehenak «martxa berdea»ren eta gerraren lehen egunen berri emateko.

Bi erakusketak, Kantabriako Parlamentutik eta Madrilgo Diputatuen Kongresutik igaro ondoren, aurtengo urriaren amaiera bitartean ibilbidea egiten ari dira estatuko hainbat hiritan zehar. Ondoren, Saharako Kultura Ministerioari entregatuko zaizkio Saharar Errefuxiatuen Kanpamentuetan erakusketa iraunkor bat egiteko. Ez galdu erakusketa honek Mendebaldeko Sahararen historia ezagutzeko eskaintzen duen aukera!

Sarbide mota

Sarrera doan

Non

Detalles

Comienza:
septiembre 16, 2024
Finaliza:
septiembre 29, 2024
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2024/09/16/erakusketa-saharar-herriaren-memoria-grafikoa/webkklik00-detalle/eu/

Local

Hegoalde Gizarte Etxea. Erakusketa gela + elkartze aretoa
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España