Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Erausketa Guggenheim-en: «in situ: Zadie Xa»

noviembre 19, 2026 - abril 25, 2027

Zadie Xa (Vancouver, 1983) jatorri korear-kanadarreko artista da, eta Londresen egiten du lan. Bere praktika multidiziplinarrak diasporako identitatea, folklorea eta ondare kulturalaren transmisioa aztertzen ditu kontakizunen, performancearen eta murgiltzeinstalazioen bidez. Koreako mitologia, erritual xamanikoak, zientzia-fikzioa eta bere bizipen propioak abiapuntu hartuta, Xak ingurune multisentsorialak eraikitzen ditu, non iruzurtiek eta pertsonaia hibridoek asaldatu egiten duten kontakizun historiko nagusia. Londresko Whitechapel Gallery, Seulgo Space K edo Parisko Thaddaeus Ropac bezalako guneetan egin dituen azken banakako erakusketek agerian uzten dute artistak zer nolako interesa duen espezieen arteko komunikazioarekiko, babes eta eraldaketa sinboloekiko, eta lurraldearen eta tokiaren garrantzi espiritualarekiko. Pinturaren, ehungintzaren, eskulturaren, soinuaren eta performancearen bidez, mundu fantastikoen eraikuntza eta ikerketa politiko eta metafisikoa uztartzen ditu Xak.

Artistaren lana nazioarteko kultur-erakunde handietan egon da ikusgai, hala nola MoMA PS1, Palais de Tokyo, Haus der Kunst edo Veneziako Bienalean; hain zuzen ere, azken horretako performance-programan parte hartu zuen 2019an. Benito Mayor Vallejo artistarekin izandako lankidetza bikainari esker, Xak are gehiago zabaldu du mozorroaren, maskaradaren bai eta iruzurgilearen arketipoaren inguruan darabilen ikerketa. 2025ean, Erresuma Batuko arte garaikideko sari ospetsuenetakoa den Turner sarirako finalista izan zen Xarjako 16. Bienalean aurkeztutako Moonlit Confessions Across Deep Sea Echoes: Your Ancestors Are Whales, and Earth Remembers Everything instalazio kolaboratiboagatik. Geruza ugaritako forma afektiboak baliatuta, arbasoen ezagutza, fikzio espekulatiboa eta berreskuratze kulturala uztartzen dituen espazio bat eraikitzen du Xak.

Detalles

Comienza:
noviembre 19
Finaliza:
abril 25, 2027
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2026/11/19/erausketa-guggenheim-en-in-situ-zadie-xa-/webkklik00-detalle/eu/

Local

Guggenheim Bilbao Museoa – (Museoko Atrioan)
Abandoibarra Etorbidea, 2
Bilbao, Bizkaia 020 España