Urte beteko ikerketa-proiektua Jesús Muñiz Petralandak eta Museoko lan taldeak eraman du aurrera. Honela Enkarterriko arte gotikoari buruzko lehen ikerketa burutu dugu –Bizkaia mailan ere lehenengoa dena- jatorri gotikoa duten 1270-1530 urte bitarteko 50 piezatik gora inbentariatu ditugularik.
OHARRA: Egun berean “Erdi Arotik gugana. Arte gotikoa Enkarterrin (1270-1530)” liburuaren aurkezpena egingo da eta bertaratutakoei liburuaren ale bana emongo zaie.