
Bi anaiek, David Fernández eta Carlos Chamarrok, beren ama hiltzeko plana egiten dute. Edo hobeto esanda… bultzadatxo bat ematea, izan duen enboliaren ondoren haren bizitza ez dadin hain txarra izan.
Carlos: Nik uste dut ez dudala ama maite.
Juan: Ba pentsa sendatzen bada…
Eta ez dutenez nahi sendatzea —bere onerako, sufritu ez dezan—, bultzadatxo hori emateko moduak asmatzen hasten dira.
Arazo bakarra dago: berak ez du hil nahi.
Denborak aurrera egin ahala, plana ahulezi askotaz betetzen da eta gero eta gehiago korapilatzen da.
Hiltzea ez da hain erraza!
Fitxa artistikoa:
Antzezleak: David Fernández, Carlos Chamarro
Zuzendaritza: Sara Pérez
Ekoiztetxea: Universo Musical Producciones
Ekoizpen exekutiboa: Michi Vílchez
Banaketa: Kruza
Ekoizpen teknikoa: La Charito Escena