Urriaren 25ean ospatuko da eremuak programaren aurkezpena Guata Kultur Fabrikan, programaren harrera egoitza berri gisa.
Guatan eta Zine Antzokian egingo den ekitaldia doakoa izango da eta jende guztiarentzat irekia.
eremuak Eusko Jaurlaritzak bultzatutako programa irekia da, arte garaikidearen testuingurua sustatzeko sortua. Artistei, sortzaileei eta sorkuntzaren inguruko eragileei plataforma bat eskaintzea, eztabaida eta topaketarako guneak erraztea, eta egungo errealitate artistikoaren behatoki gisa funtzionatuko duen lantoki bat prestatzea dira eremuaken helburu nagusiak.
Jardunaldiaren helburua programaren berezko jarduera eta azkenaldian lagundutako proiektuen aniztasuna partekatzea eta ikusaraztea da, baita eskualdearekin topaketa eta truke-gune bat sortzea ere. Horrez gain, eguneko programazioan Guatako eraikinerako espresuki ekoitzitako proposamenak estreinatuko dira, eta Film Material komisario-gunearen bigarren edizioa ere egingo da, ikus-entzunezko proposamenak aurkezteko.
eremuak kritikarako espazio berri bat inauguratzen du. Hau arte-kritikaren egungo egoerari buruzko diagnostiko posible baten inguruan eztabaidatzeko lan-mahai eta gonbidapenen emaitza gisa sortutako proposamena da, baita haren egokitasunaz aritzeko ere.
Artearen eta bere inguru sozial, politiko eta kulturalarekin elkarrizketa sustatzeko konpromisotik abiatuta, espazio berri hau kritika-lana eta haren formatuak zalantzan jartzeko gune gisa aurkezten da.
10:30
EREMUAK PROGRAMAREN AURKEZPENA
11:30
Miren Arenzana
Nahia eta eskuak egiteko prozesuan
12:00
ATSEDENA
12:15
KIKEKU HAURRESKOLA
Txaparrada
Ander Pérez
Kamacarin
Egun osoan zehar, Ander Pérez artistaren esku-hartzea izango da espazioan
?Zalla Zine-Antzokia
?
14:00
LUNCH Zalla Zine-Antzokian
16:30
Manuel Cirauqui
FILM MATERIAL II
18:00
KAMPAI
Linea Champay. Familia-interferentzia bat