Eneritzek eta Josuk ezohiko leku batean egin dute topo. Herri berean bizi dira biak, baina ez dira lagunak. Hizketan hasi dira. Bi protagonistek euren harreman sexualak frustrazioz bizi izan dituzten arren, egoera horri aurre egiteko bide ezberdinak aukeratu dituzte. Topaketa horrek ondorioak izango ditu bien bizitzan.
Elur Etxea konpainiak sortutako komedia musikal honetan bi aktorek hartzen dute parte, Esti Curielek eta Andoni Mutiloak. Eszena zuzendaritzaz, berriz, Miren Gojenola arduratu da.