Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Eros eta Afroditaren aitortzak» (aurrestreinaldia)

octubre 12

Ikuskizun honen gai nagusia aniztasun sexuala da: sekretuak, gizarteko arauak, fideltasuna, bikote monogamoen bilakaera epe luzean, desira, frustrazioa, konpromisoa… Horrez gain, jende askorentzat oraindik ezezagunak diren kontzeptu batzuei buruz hitz egiten dugu: PrEP-a, chemsexa eta sexu-transmisiozko infekzioen gorakada, adibidez. Obra honen asmo nagusia, ikusleak entretenitzeaz gain, gaur egungo gizarteaz ezagutza zabalagoa izatea eta euren sexualitateaz gogoeta egitea da.

Antzezlan honetan 3 pertsona ikusiko ditugu taula gainean: bi aktore (Esti Curiel eta Andoni Mutiloa) eta musikari bat (Iñaki Santos). Zuzendari lanetan, berriz, Miren Gojenola eta Andoni Mutiloa aritu dira. Musikala izango da eta bertan entzungo ditugun abestiak espreski obra honetarako sortu dituzte Iñakik eta Andonik.

SINOPSIA:

Eneritzek eta Josuk ezohiko leku batean egin dute topo. Herri berean bizi dira biak, baina ez dira lagunak. Hizketan hasi dira. Bi protagonistek euren harreman sexualak frustrazioz bizi izan dituzten arren, egoera horri aurre egiteko bide ezberdinak aukeratu dituzte. Topaketa horrek ondorioak izango ditu bientzat.

Fitxa Artistikoa:

  • Izenburua: Eros eta Afroditaren aitortzak
  • Generoa: Antzerki Musikala
  • Aktoreak: Esti Curiel Eta Andoni Mutiloa
  • Musikaria: Iñaki Santos
  • Zuzendaritza: Miren Gojenola Eta Andoni Mutiloa
  • Gidoia: Andoni Mutiloa
  • Koreografoa: Hodei Iriarte
  • Hizkuntza: Euskara
  • Iraupena: 60 Minutu
  • Ikusleak: Helduak (14 Urtetik Gora)
  • Ekoizpena: Elur Etxea
  • Estreinaldia: 2025eko Urria

 

Local

Herri Antzokia (Legorreta)
Kale Nagusia, 12
Legorreta, Gipuzkoa 052 España