Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Erraiak 2025: «Utopia bat, potentzia bat»

junio 6 - junio 7

2025eko ekainaren 6a eta 7a
Ziudadelako Parkea, Iruñea
Arma Aretoa eta inguruko kanpoaldeko espazioak

Kredituak:
Kuratorea eta koordinazioa: Lara Molina
Koordinazio-laguntza: Elan D’Orphium
Komunikazioa eta diseinua: Xerra Estudioa
Babes instituzionala: Iruñeko Udala

«2025a da eta aurten erraiakek artearen utopiak irudikatzeko eta aktibatzeko gonbidapen irekia proposatu nahi du; Iruñeko Ziudadelako parkean diziplinek, formatuek eta nahiek bat egin dezaten. Irudimena orainaldi alternatiboak eta etorkizun posibleak asmatu ahal izateko ezinbesteko tresna bihurtu nahi dugu, eta hirian eta parkean bizi diren pertsona eta izaki guztiekin partekatu, hala espero dugu behintzat.

Konfiantza dugu edizio hau osatzen duten proposamenen esperientzia kolektiboa antolatzeko gaitasunean, eta elkarrizketa, entzutea eta eusten gaituen harreman-sarea sustatzen saiatu gara. Horregatik, artistentzat ez ezik, praktika artistikoa posible eta desiragarri denaren eragile gisa ulertzen duten pertsona eta kolektiboentzat ere irekita egon da programazioa.

erraiak 2025ek utopiei buruz galdetzen du eta dagoeneko badauden eta zerbait hobeagora eraman gaitzaketen helburu gisa ulertzen ditu: elkarbizitza birpentsatzeko gonbidapena; helmuga ez direla onartzea, erritualez, konfiantzaz, topaketez eta desadostasunez egindako eguneroko jardunbidea baizik. Bazkari herrikoi batean, lagun talde batean edo festa autogestionatu batean bezala, uste dugu kide izatearen, gozatzearen eta aukera izatearen espazioak sor ditzakegula».

Egitaraua

Local

Tabira auzoko Tabira parkea
Durango, Bizkaia 027 España