Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Errege Magoei Bilboko Udaletxean 2025eko harrera egiteko sarrerak

enero 5

2025-2026ko Gabonetako egitaraua, Bilbon.

Ekialdeko Errege Magoek, Meltxor, Gaspar eta Baltasar, ia dena prest dute Bilbora egingo duten haien hurrengo bisitarako. Eta agendan markatuta duten mugarrietako bat da Udaletxeko Areto Arabiarrean egingo duten harrera, urtarrilaren 5ean, astelehena, 10:00etatik 14:00etara. Bertan, gutunak zuzenean eman eta ametsak eta kezkak kontatu nahi dizkieten haurrekin topo egingo dute.

Hitzordua ahalik eta arinena izan dadin, eta bertaratzen direnen itxaronaldia errazteko, herritarren eskura jarriko diren doako 2.000 sarreretako bat beharko da sartzeko. Gonbidapenak, ABENDUAK 30, ASTEARTEA, 10:00etatik aurrera eskuratu ahal izango dira, Bilbao Kultura webguneko esteka honetan. Erreserba bakoitzagatik haurrentzako 3 sarrera hartu ahal izango dira gehienez, eta umeak pertsona helduek lagunduta joan beharko dute Udaletxera. Helduek ez dute sarrerarik eskuratu behar izango.

Gonbidapenak 10 minutuko tarteetan ezartzen dira; lehen ordua 10:00etan izango da eta, azkena, 13:50ean. Lehenago, 9:30ean, behar bereziak dituzten elkarteei sarbidea emango zaie.

Harrerak neurri integratzaileak izango ditu, hala nola zeinu-interpreteen zerbitzua, eta Mugikortasun Murriztua duten pertsonei laguntzekoa eta sarbidea erraztekoa. Gainera, 11:00ak arte ez da musikarik egongo eraikinaren kanpoaldean; horrela, soinu-asaldurarik gabeko espazioa izango da, espektro autistaren nahastea (EAN) duten pertsonengan pentsatuz.

Arratsaldez, Errege Magoek Bilboko kaleak zehartuko dituzte, Erregeen Kabalgatan. Hau, Udaletxean amaituko da eta, bertan, Erregeek euren tradiziozko mezua botako dute, Balkoi nagusitik.

Local

Guztion etxean, Julia Irazustabarena (Getxoko Udaletxearen aurrean)
Getxo, Bizkaia 044 España