Ekialdeko Maiestateak Bilbora egingo duten bisita prestatzen dabiltza, azken xehetasuneraino; eta gorriz markatu dute egutegian beren lehen hitzordua. Kabalgataren eguneko goizean izango da, hau da, urtarrilaren 5ean (igandea), 10:00etatik 14:00etara, Udaletxeko Areto Arabiarrean. Bertan, euren gutunak eta desioak aurrez aurre eman nahi dizkieten umeei harrera egingo diete Meltxorrek, Gasparrek eta Baltasarrek. Berrikuntza gisa, aurten, elkarketak ordubete gehiagoz luzatuko da.
Errege Magoak agurtu eta haiekin beren desirak partekatu nahi dituztenen itxaronaldia arintzeko, datorren URTARRILAK 2 (osteguna), 1.800 doako sarrera eskuragarri jarriko dira Bilbao Kulturaren webgunean, esteka honetan, 10:00etatik aurrera. Erreserba bakoitzagatik haurrentzako 3 sarrera hartu ahal izango dira gehienez, eta umeak pertsona helduek lagunduta joan beharko dute Udaletxera. Laguntzen dituen helduek ez dute sarrerarik eskuratu behar izango.
Harrerak neurri integratzaileak izango ditu, hala nola zeinu-interpreteen zerbitzua, eta Mugikortasun Murriztua duten pertsonei laguntzekoa eta haietara iristeko zerbitzua. Gainera, 10:30ak arte ez da musikarik egongo eraikinaren kanpoaldean; horrela, soinu-asaldurarik gabeko espazioa izango da, espektro autistaren nahastea (EAN) duten pertsonengan pentsatuz.
Arratsaldez, Errege Magoek Bilboko kaleak zehartuko dituzte, Erregeen Kabalgatan. Hau, Udaletxean amaituko da eta, bertan, Erregeek euren tradiziozko mezua botako dute, Balkoi nagusitik.