Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Errege Magoen Kabalgata 2024 Gasteizen (ibilbidea eta harrera)

enero 5

Egunik jendetsuena urtarrilaren 5a da, errege magoak opariz beteta Gasteizera iristen diren eguna. Egun handi hori 11:00etan hasiko da, Meltxor, Gaspar eta Baltasar tren-geltokira iristen direnean. Jarraian, errege magoak Araba Classic Club elkarteko hainbat ibilgailu klasikotan Plaza Berrira joango dira Geltoki plazatik. Alboan izango dituzte errege magoen laguntzaileak diren postariak, opariz betetako traktore bat, musika-banda eta Todozancos konpainiaren ‘Mediterraneus’ ikuskizuna. Plaza Berrira iritsitakoan, errege magoek udaletxeko balkoi nagusitik agurtuko dute, 11:20 inguruan.

12:15etik aurrera eta 18:00ak arte, errege magoek harrera egingo diete haurrei Goiuri jauregian (Frai Zacariasetik sartuta). Eguna amaitzeko, errege magoen kabalgata izango da eta 19:00etan hasiko da ohiko ibilbidea: Bilboko plaza, Frantzia, Bake, Ortiz Zarate, Florida, Ramón y Cajal, Micaela Portilla eta Lascarai kaleak eta Gasteiz hiribidea, Tomas Zumarraga Dohatsuaren arteko bidegurutzeraino. Iaz bezalaxe, ibilbidearen azken tartean (Gasteiz hiribidean, Tomas Zumarraga Dohatsua kalearekin elkartzen den bidegurutzera iritsi aurretik), karrozen soinuaren bolumena jaitsiko dute autismoaren espektroko nahasmenduak eta entzumen-desgaitasuna dutenek kabalgataz erosotasunez gozatzeko aukera izan dezaten. Hiriko Autismoaren Espektroko Nahasmenduen elkarteek egindako eskaerari erantzun dio Kultura Zerbitzuak ekintza horrekin.

Kopurutan, 300 partaide eta 7 karroza izango dira. Lehen hiru karrozak fantasiazkoak izango dira, eta hurrengoetan 3 errege magoak iritsiko dira. Zazpigarren karrozatik, aldiz, gozokiak botako dituzte.

2024ko errege magoen kabalgatan antzerki-talde hauek egongo dira:

  1. Todozancos en ‘Mediterraneus’ (Bartzelona): Itsasotik datozen lau pertsonaia fantastiko lurraren eta bertako biztanleen ezaugarriak eta altxorrak deszifratzen ahaleginduko dira, papiro zahar baten laguntzarekin.
  2. Kervanen ‘Les voyageurs’ (Frantzia) “Steampunk” unibertsoan eta Julio Verneren eleberrietan inspiratutako ikuskizun dibertigarri eta irrigarria da.
  3. Planetariumen ‘Drakarys’ (Salamanca): Espá eta Esmó bi dragoi alderrai dira eta zerutik ibiltzen dira lurralde ezezagunak arakatzen eta hiri bakoitzeko txokorik deigarrienak ezagutzen. Hegaldi horretan, kaleak argiz betetzen dituzte eta herritarrak harrituta geratuko dira haien hogei metrotik gorako luzerarekin.
  4. Boneca Laretaren ‘Pingüinos’ (Ourense): Ia 4 metroko 6 txotxongilo erraldoi dira eta led argiak dituzte barrutik, giro polarra sortzeko.
  5. Boneca Laretaren ‘Magic Brothers’ (Ourense): Ia 4 metroko garaierako zirkuko 5 txotxongilo erraldoi dira eta led argiak dituzte barrutik.

Local

Tolosa, Donostia, Bilbo eta
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España