Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

«Erreka ondoan, bi gezur»

octubre 20, 2024

Erreka ondoan, bi gezur dantza garaikidea oinarri duen obra eszenikoa da. Fikzioa eta gezurra kontzeptu gisa uztartzen dira, horretarako kondairen unibertsoan barneraturik.

Kondaira da sormen prozesuaren abiapuntu eta kokalekua. Literatur genero epiko hau, pertsonaia fantastikoak eta naturaz gaindikoak dituena, eta maiz ezaugarri historikoak dituena, da obraren oinarria. Emanaldian, fikziozko elementuez gain, gizarteko errealitate zuzenetik hartutako elementuak daude, egungo narratibak edo ‘egiak’ fantasiazko istorioarekin kutsatu eta transformaturik. Lanak transformazio bidaia batean barneratzen gaitu.

Mari Zaunkaren azken sormen honek dantza, ahotsa eta testua uztartzen ditu.

Fitxa artistikoa:

  • Ikuskizun mota: dantza garaikidea eta antzerki fisikoa
  • Sormena eta interpretazioa: Nerea Gurrutxaga eta Oihana Vesga
  • Musika: Luz González
  • Jantziak: Valentina Azzati eta Lurdes Arruti
  • Argiak: Andoni Mendizabal
  • Argazkiak eta bideoa: Aitor Arruti
  • Ekoizpena: Mari Zaunka Kultur Elkartea
  • Kanpo begirada: Ainara Gurrutxaga, Maria Ibarretxe eta Marti Güell
  • Babesa: Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Dantzagunea eta Espacio La Turbo
  • Iraupena: 50 minutu

Local

Gezala Auditoriuma
Donibane kalea, 2
Lezo, Gipuzkoa 053 España