Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Errekaldeko Umorezko Antzerki Erakustaldia 2025

marzo 7 - marzo 28

Bilboko Udalak Errekaldeko Umorezko Antzerki Erakusketaren XIII. edizioa jarri du abian. Parte hartuko duten lau konpainien emanaldiak auzoko Udaltegian ozpatuko dira, martxoaren 7tik 28ra bitartean.

2025eko edizio honetan Euskadiko hiru konpainiak (Legaleon-T & Monstrenko; Las Katastrofen eta Anodino Teatroa) eta Madrilgo batek (Joan Estrader) hartuko dute parte.

Sarrera librea izango da, gonbidapenarekin, lekua bete arte, eta gonbidapenak ordubete lehenagotik jaso beharko dira Udaltegian bertan, gehienez 2 pertsonako.

ERREKALDEKO 2025EKO UMOREZKO ANTZERKI ERAKUSTALDIAREN EGITARAUA

  • Martxoaren 7an, 19:00etan. Legaleon-T & Monstrenko.  «A pesar de todo«

«Denok nahi dugu norbait izan eta norbait hori ez dago inoiz, pertsona horri buruz ezer gutxi dakigu, kontatzen digutena bakarrik, ez gauza handirik«.

«Gizakia asmo jakin batzuekin agertu zen planetan eta asmo horiek izugarri aldatu dira milaka urteetan zehar. Hori dela eta, zu, besteak bezala, gaiztakeriarako programatuta zaude. Zure sentitzeko gaitasuna ahaztutako gertaerei lotuta dago«.

  • Martxoak 14, 19:00etan. Las Katastrofen. «Beste bat» (Euskaraz)

Hatxek eta Zetak kirolik basatiena aukeratu dute. Kaskorik eta uniformerik gabe. Entrenatzeko, gustura egoteko leku bat bilatu eta aurkitu dute. Argi duten gauza bakarra: ezin da kalearen buruarekin sartu. Errazagoa da burua zapaltzea. Inork ez du esan hau erraza denik, baina dibertigarria izan liteke.

  • Martxoak 21, 19:00etan. Joan Estrader. «SAL«

Joan Estraderrek Giorgio Gaber kantautore italiarraren eta Gonçalo Tavares idazle portugaldarraren abestietan oinarritutako ikuskizuna aurkezten du, «SAL» hitz-jokoz eta irudiz beteriko bere sormen-unibertso bereziaren bitartez.

Ibilaldi zentzugabe eta poetikoa hitzen kanpoaldetik. «SAL» hitzarekin jolasten da, egunerokotasunarekin eta absurduarekin. Ikusten, idazten eta entzuten dugun guztia beste zerbait dela hausnartzera gonbidatzen gaitu. Hitza ez da laua, dinamikoa da, beti du bigarren edo hirugarren irakurketa bat. Ikuskizun honetan ezustekoa gertatzen da, eldarniozko errezeta bat, hitzezko jolasa eta umorea daude. Proposamen desberdin eta originala. Hitzen esanahiaren eta adierazlearen arteko desoreka sortzen duen lana.

  • Martxoak 28, 19:00etan. Anodino Teatroa. «Obsoletus» (Euskaraz)

Hainbat hilabeteren ostean, lantegiaren itxieragatik egindako protesta jendetsua ahulduta dago, Ione eta Elias bakarrik geratzen dira. Baina Txarliren etorrerak itxaropena dakar, akordioak lortu ditu, baina baldintza batekin: protesta berehala utzi behar dute. Gaur egungo gizartean, ba al du zentzurik borrokak, ala zaharkituta geratu da? Agian aldarrikapenak egitea da zaharkituta geratu dena?

 

Errekaldeko Umorezko Antzerki Erakustaldiaren helburua kultur eszena deszentralizatzea da, hiriko auzoetara hurbiltzeko, tokiko konpainien lana bultzatzeko, eta, gainera, herritarrei kalitatezko programazio jarraitua eskaintzeko; urte osoan zehar, euskarazko jarduerak sustatzeko. Bilboko 2023-2033 Kultura Plan Estrategikoaren ekintza-ildoekin bat datorren proiektua da.

Local

Errekaldeko Udaltegia
Altubeko zeharkalea, 6
Bilbao, Bizkaia 020 España