
2026ko Errekaldeko Umorezko Antzerki Erakustaldiaren barne.
Oharra:
Teatro komikoaren eta clownaren arteko mugan, Las Gallegas pertsonaiek heriotzetik egindako bidaia bati buruz daukaten ikuspegi berezia erakutsiko digute.
Beren hileta propioko eszenatokian agertzen dira, beren errealitate berria zein den jakin barik. Hautsontzi handi batzuk, argazki batzuk, soineko erre batzuk eta familia berezi batek egia deskubritzera eraman ditu: “Ez da erraza hilda egoten ikastea”. Baina Lolita eta Corina konplexurik gabe egokitzen dira edozein gertakarira, sekretu ezkutuez harritzen dira, askapen berriez gozatzen dute… Ustekabeko gida batek “beste bizitzaren” sekretuak argitzen lagunduko die. Las Gallegas taldea izango dugu lagun bidaia berezi honetan, hiletan hasi eta mamu profesional bihurtzeraino. “Hileta kutuna eta zoroa”.