Zine emanaldia «Las chicas de la estación» filmarekin, ondorengo eztabaida edo solasaldiarekin.
- Helduentzako ikuskizun bat, gazteleraz.
- Sarrera doakoa izango da. Edukiera mugatua.
- Amalatz talde feministaren eskutik.
Jara, Álex eta Miranda hiru neska dira, adingabeentzako zentro batean hazi direnak, baldintzarik gabeko maitasuna zer den jakin gabe. Jara-ren urtebetetzea da, eta hirurek euren trap queen gogokoenaren kontzertuan ospatu nahi dute. Dirua behar dute, eta ez dute aukera askorik lortzeko. Baina pixka bat zaharragoa den neska bat ezagutzen dute, beraiek egondako zentro bereko ohia, autobus geltokiko komunetan helduekin hitzorduak lortzen aritzen dena, eta diru erraza irabazteko aukera eskainiko diena.
Fitxa teknikoa:
- Zuzendaritza: Juana Macías
- Gidoia: Isa Sánchez, Juana Macías
- Herrialdea: Espainia
- Urtea: 2024
- Iraupena: 111 minutu
- Antzezleak: Julieta Tobío, Salua Hadra, María Steelman, Carla Gris, Elena Gallardo…