2023an Donostian sortutako musika taldea da. Euskarazko pop kantak egiten ditu giro intimista bati ukitu elektronikoa gehituz. Proiektuaren atzean Marina Landa kantautorea dago. Bere abestiei doinu eta forma berriak eman nahian, teklatuetan Iñaki Ortego (Lauroba), gitarra elektrikoan Iñaki Olaskoaga (Badmintones, Aphaxia), baxuan Maialen Urretabizkaia (Alargun beltzak) eta baterian Ion Larrañaga (Getariako eta Azkoitiko banda) batu zaizkio.