Eduardo Momeñek lau hamarkada pasaz egindako erretratuen mostra bat da. Argazkilariak interes berezia jarri dion motiboetarik izan dira, aurpegia eta figura.
Eduardo Momeñe argazkilaria da, eta argazki-estetikari buruzko artikuluak eta saiakerak idatzi ditu. Argazkigintzaren irakaskuntzak toki nabarmena izan du bere ibilbide profesionalean. Ikastaro, tailer eta mintegi ugari eman ditu. «La puerta abierta» telebista-seriea eta «Fotografias» aldizkaria burutu ditu, besteak beste, eta biak hartu dira erreferentziazko lantzat.
Bakarkako lehen erakusketa Bartzelonako Nikon galerian egin zuen 1974an. Ordutik, bere argazkiak bilduma publiko zein pribatuen parte dira eta erakusketak egin ditu hainbat herrialdetan. Bere azken erakusketak Madrilgo Arte Ederren Zirkuluan (“Retratos y otras Ficciones” / 2023-2024), Luis Burgos Galerian (PhotoEspaña 2024) eta Palazzo Pasani Revedinen (Veneziako biurtekoa / Abr-May 2024) izan dira. Bere azken erakusketa Gijongo Barjola Museoan izan da.
«La visión fotográfica», «Las fotos de Burton Norton», «El placer de fotografiar», «We were not There», «Arts & Photographs», «La puerta abierta» liburuen egilea da, eta AferPhotok argitaratutako «Pam / Plossu» eta «Caminar la Fotografía» liburuen editorea. Bere erretratu eta estudioko konposizio batzuk La Fábrica etxeak Photobolsillon argitaratutako “Eduardo Momeñe” liburuan eta «Retratos y otras Ficciones» erakusketaren katalogoan daude.
Madrilgo estudioan, besteak beste, Elle, Marie Claire, Vogue eta Style aldizkarietarako lan egin du.