Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Erriberriko Antzerki Jaialdia 2025: «BANABA FLUP – WORK IN PROGRESS»

julio 24

Erriberriko 26. Antzerki Jaialdiaren egitarauaren barruan. 

Bi pertsonaia salbamendu-txalupa batekin iristen dira, uholde handiaren egunerako prest. Klima-aldaketak euri-jasak eragingo ditu, glaziarren galdaketa eta guztia estaliko duen itsas mailaren igoera geldiezina. Hasi da atzerako kontaketa! Txalpa hartu eta okerrenerako prestatzen dira. Itxaron egin beharko dute, eta itxarotea ez da erraza izango; zailtasunek agerian utziko dituzte pertsonalitateak, beldurrak, dolua eta oinazea, baina baita adiskidetasunaren garrantzia ere, eta nola pozak zailtasunak gainditzen laguntzen duen, eta umorea salbamendurik onena izaten dela askotan. Uholde handia iritsi da… Ala ez?

Iraupena: 45’

ANTZEZLEAK

Claudio Levati eta Jordi Solé Andrés.

PARTAIDEEN ZERRENDA 

Zuzendaritza/ Antzerkigintza: Cia StreetFools / Eszenografia: Emanuele Fiandri, Patx-Work Produccions / Jantziak: Lluna Albert / Iluminación: David Bernués / Soinua / Musika: Thomas Le Saulnier / Ekoizpena: StreetFools y KuneTeatre / Banaketa: StreetFools.

INFORMAZIO GEHIAGO

streetfools.com

MADRID

Local

Plaza Carlos III
Olite/Erriberri, Navarra 191 España