Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Erromaren ideia faxismoan eta frankismoan»

septiembre 25

Bilboko Berreginen Museoak berrikuntzekin abiatuko du ikasturtea Artelana bere testuinguruan jarduerari dagokionez, zeina museoko jarduera urtetsu eta arrakastatsuenetarikoa baita.

Hainbat urtetan zehar eskainitako hitzaldi horien bidez, Itziar Martija teknikariak publikoari ezagutzera ematen dizkio Museoko bildumaren parte diren piezak zein erakundeak aldi baterako prestatzen dituen erakusketak.

Oraingoan, gai eta hizlari berriak izango dira 2025/2026 denboraldiko zenbait hitzalditan. Antzinaroa mundu garaikidean interpretatzeko moduaren inguruan jardungo du aurtengo denboraldiak eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) edota Madrilgo Unibertsitate Autonomoko (UAM) hizlariek hartuko dute parte. Horiek horrela, lehenengo hiruhilekoan Antzinaroarekin eta politikarekin lotutako gaiak landuko dira. EHUko eta UAMko adituek hitzaldiak eskainiko dituzte Artelana bere testuinguruan jardueraren baitan lehenago landu gabeko zenbait gairen inguruan hausnarketa bultzatzeko.

Irailean, urrian eta azaroan Artelana bere testuinguruan jarduerak zera aztertuko du: faxismoak eta frankismoak zelan erabili zituzten Antzinaroan sortutako hainbat ideia.

  • Irailak 25: Antonio Duplá (EHU) – Erromaren ideia faxismoan eta frankismoan.

Antzinaroaren Historiako katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitatean. Aitzindaria eta erreferentea da mundu garaikideak Antzinaroari emandako erabilera politikoari buruzko hausnarketan.

Publikoa iraganera eramango du azaltzeko zelan erabili zuten erregimen faxista totalitarioek Antzinako Erroma eredu eta propaganda gisa. Zergatik aurkezten zuen bere burua Mussolinik Augusto berria izango balitz bezala? Frankismoak Antzinako Erromaren ideia bereganatu nahi izan zuen? Zer esaten digu Erromatar Inperioak faxisten eta frankisten gose inperialistaren inguruan? Eta haien lider karismatikoen ereduari buruz?

Duplá gaur egun ANIHO proiektuko ikertzaile nagusietako bat da. Euskal Herriko Unibertsitatetik Antonio Duplá Antzinaroaren Historiako katedradunak eta Jonatan Pérez Mostazok elkarlanean zuzentzen duten ikerketa-proiektua da. Proiektuak Europako eta Latinoamerikako hainbat herrialdetako hogeinaka ikertzaile biltzen ditu. Hamarkada batez, talde horrek aztertu du Antzinaroak beste garai batzuetako debate politikoetan, identitarioetan eta historiografikoetan izan duen papera. Gure orainean eta iragan gertukoenean Antzinaroak zer paper izan duen eztabaidatzeko unea da orain: identitate likidoak, jabetze politikoak, balio zibikoak, hezkuntza… Hitzaldi-ziklo honen bidez, gizartea eztabaida horietan parte hartzera bultzatu nahi dugu.

Lehen hitzordua irailaren 25ean izango da, 18:00etan, Museoan bertan. Sarrera doakoa da, eta parte hartzeko nahitaezkoa izango da aldez aurretik sarrera bat eskuratzea Berreginen Museoko webgunearen bidez: www.bilbokoberreginenmuseoa.eus

Bizkaiko erakunde honek bere jarduera urtetsuenaren aldeko apustua egiten jarraitzen du. Izan ere, hamasei urte baino gehiago daramatza hilean behin erakundearen bilduma eta erakusketak gertutik aztertzen, eta dagoeneko hiriko kultur erreferenteetako batean bilakatu da.

Berreginen Museoak 2006ko azaroan ireki zituen ateak berriro, Mariaren Bihotza eliza zaharraren egoitzan, eta Bizkaiko hiriburuko zaharrenetarikoa da. Duela 80 urte sortua, genero bereko museoen artean onenetarikoa da, ikusgai jarritako erreprodukzioen hautaketagatik eta kalitateagatik.

Local

Bilboko Berreginen Museoa
San Francisco, 14
Bilbao, Bizkaia 020 España