Donostiako Udalaren Txistulari Taldeak antolatuta Bagera Elkartearen laguntzaz, euskal dantza tradizionalen inguruko erromeria ospatuko da Donostiako Plaza Berrian. Udalaren Txistulari Taldearen eskutik kalejira, fandango, arin-arin,muxiko, polka eta abar luzea ikasi eta dantzatzeko tartea izango da; baita pauso eta dantza berriak ikastekoa ere Jon Iraola dantza-maisuaren eskutik.