
Bagera Elkarteak eta Donostiako Udalaren Txistulari Taldeak antolatuta, euskal dantza tradizionalen inguruko erromeria ospatuko da Plaza Berrian.
Donostiako Udalaren Txistulari Taldearen eskutik kalejira, fandango, arin-arin, muxiko, polka eta abar luzea ikasi eta dantzatzeko tartea izango da Jokin Otamendi dantza-maisuaren laguntzaz.
Emanaldian, txistuaz gain, dultzaina dantza-doinuak ere entzungo dira Errenteriko Herri Arte Eskolako ikasleen parte-hartzeaz.