Daniel Abreuren lana deserrotzeari buruzko hausnarketa luze baten emaitza da. Kide izatearen zentzuak duen balioa, ez bakarrik besteen aurrean, baita lurralde baten aurrean ere. Oinak gorputzei eta ideiei eusten dieten lurrekin ukitzea. Azken finean, zati bat, parte sentitzea.
Lan hau bakoitzari dagokion lekuaren otoitz dantzatua izan liteke, denok, bizirik edo hilik, etzateko eskubidea dugun eta inork desohoratzen ez duen leku horren otoitza.
Hitzak, mugimenduak eta argiak ekarriko al dute bake pixka bat zarata honetara?
Informazio gehiago: Es aquí, Daniel Abreu.
Fitxa artistikoa: