ESANEZINIanire Aranzaberen (Altzagarate, 1999) bakarkako proiektua da.
2021. urtean kaleratu zuen Aireratzen bere lehen disko laburra, zazpi kantuz osatuta. Pop doinuak jorratzen ditu nagusiki eta 2021ean bakarkako formatuan lehen kontzertuak eman ondoren laukote formatua hartu du proiektuak, Arri Iraeta, Iñigo Asensio eta Imanol Rubio bidelagun dituela.
2023an eszenatokietatik zertxobait urrundu eta urte amaieran ikusi zuen argia Erretratu Batlehen lan luzeak. Lan honetan, inguruan duguna ikusteko erari buruz hitz egingo digu, ezinbestean ikusten dugunaz, baita ikusten ez dugunari buruz ere.