
Hormetan Idazten du izena Esanezinen disko berriak, Ianire Aranzaberen (Altzagarate, 1999) hirugarren estudioko lana. 2025eko udan Oiartzungo Mecca estudioetan grabatu da. Ianirek 2021ean abiatu zuen bere musika ibilbidea eta hiru lan kaleratu ditu orain arte.
Hormak oinarri hartuta kantatu du oraingoan: maitasun eske, gure zauriez eta azken aldiek abixatzen ez digutela gogoraraziz. Ianirek dioenez, “horma batean idatzitakoa efimeroa da, gu garen bezalaxe”, eta efimerotasun hori gure bizitzen isla gisa ikusten du. Hormak gure garaiaz hitz egin dezaketen elementuak direla uste du, eta elkarrizketa zein hausnarketarako espazio gisa irudikatu nahi izan ditu.
Postal Kolekzionistak Iñigo Asensiok 2018an sorturiko proiektua da, euskal musikagintzan eskarmentu handiko musikariak biltzen dituena: Iñigo Asensio (abestien egilea eta sortzailea), Julen Goikoetxea, Ander Zubillaga, Eneritz Iturrioz eta Juanjo Falcon. Kantautore girotik pop eta rock giroetara hurbiltzen den taldea da, eta bi disko argitaratu dituzte: Azken gaua hirian (2019) eta Bagoi hutsak (2021).
Postalak eta bidaiak presente daude beti Iñigoren kantuetan. Lehen diskoan 6 urtez 20 herrialdetan zehar egindako bidaiak kontatzen ditu, eta bigarrenean trenek tematuta daude, lekuei eta garraiobideei erreferentziak eginez. 2024an Ezusteko Kantak: errinozerontea kaleratu dute, ezustean iritsitako kantek osatzen duten bilduma berria. Gertakariek edo edozerk behartzen du kanta bera sortzera.