Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

ESAS: «TRANSITION RESONANCES»

diciembre 26, 2024

ESAS, Emakume Artista eta Sortzaileen Sareak hezkuntza- eta ikerketa-jarduerak garatzen ditu, baina baita hau bezalako proiektu artistikoak: ESAS ganbera-orkestra edo kamerata.

Musika klasikoak eta garaikideak bat egiten duten ingurune batean, soinuaren mugak desafiatzen ditu ESASek, gaur egungo munduko sonoritateak islatuz musika barreiatzen duen istorio bat idatziz. Ahizpatasunaren oihartzuna entzutea da helburuetariko bat, aniztasuna eta horiek bultzatzen dituen elkarrekiko babesa ospatuz. Emakume artista eta sortzaileen sare honek ezarritako egituren aurrean erantzuten du, musika (neo)klasikoan emakumeen ondarea aitortuz eta indartuz.

Fitxa artistikoa:

  • Musika zuzendaritza: Ane Legarreta Méndez
  • Ekoizpena eta dja: Bea De Andrés
  • Konposizioa: Haize Huegún Durán
  • Camerata: Esas Classics
  • Ekoizpena, kudeaketa eta mediazioa: Nekane Díaz Helguera / Natalia Sánchez Abad

Local

Torrezabal Kultur Etxea
Lehendakari Agirre Plaza, z/g
Galdakao, Bizkaia 036 España