Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Escape room»

noviembre 20 - noviembre 22

Txalo Produkzioakek escape room jolasa oinarri duen beldurrezko komedia bat dakar antzezlan honetan, Zuhaitz Gurrutxaga, Nerea Gorriti, Iñigo Aranburu eta Oihana Maritorena aktoreak protagonista dituena.

Haurtzarotik lagunak diren bi bikotek hitzordu bat jarri dute elkarrekin escape room bat bisitatzeko. Escape rooma dagoen auzoan berriki zatikatutako gizon baten gorpua edukiontzi batean agertu da… Bildutako lau lagunek ondo pasatzeko jolas atsegin bat aurkitzea espero dute, euren adimena probatzeko eta barre egiteko hitzordu bat. Aldiz, gelan sartu eta atea hermetikoki ixten den unean bertan, atzerako kontaketa hasiko da: inork espero ez dituen gauza bitxiak pasatzen hasiko dira. Gelatik irtetea ez da ez erraza izango, eta jolasa bene-benetako infernu bilakatuko da, lau lagunen arteko adiskidetasuna mugara eraman eta kinkan jartzeraino.

Ez dirudien arren, Escape room komedia bat da: beldurrezko komedia bat!

Fitxa artistikoa:

  • Egileak: Joel Joan, Hector Claramunt
  • Zuzendaria: Begoña Bilbao Lejarzegi
  • Zuzendari laguntzailea: Martin Agirre
  • Interpreteak: Zuhaitz Gurrutxaga, Nerea Gorriti, Iñigo Aranburu, Oihana Maritorena
  • Eszenografia: Asier Sancho Senosiain
  • Jantziak: Leire Santillán
  • Argiztapena: Julen Zaballa
  • Teknikoak: Alfredo Medina Lirio, Igor Arana
  • Inprimategia: Online Printers
  • Ekoizlea: Xabier Agirre
  • Ekoizpen exekutiboa: Martin Agirre
  • Bulegoa: Gema Etxeberria, Bittor Agirre
  • Aholkularitza juridikoa: Geuk
  • Kontabilitatea: Hator
  • Banaketa eta ekoizpena: Txalo Produkzioak

Detalles

Comienza:
noviembre 20
Finaliza:
noviembre 22
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2025/11/20/escape-room/webkklik00-detalle/eu/

Local

Donostiako Principal Antzokia (Antzoki Zaharra)
DK. Kale Nagusia, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España