Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Esencia»

marzo 13, 2026

Pierre eta Cecil, aspaldiko bi lagun, berriz elkartu dira urte askoren ostean. Elkarrekin hitz egin bitartean, oroitzapenak eta gogoetak tartekatuta, sekula iritsiko ez den egile misteriotsu baten zain daude. Edo, agian, hasieratik egon da bertan? Ignacio García Mayren lan misteriotsuenetako bat da Esencia, pertzepzioen labirinto bat, errealitatea kolokan jarri eta lausotu egiten duena. Gogoetarako gonbita, gure ziurtasunak zalantzan jartzekoa. Gure inguruko errealitatearen esplorazioa.

Errealitatearen existentziarik eza da Esencia.

Ignacio García Mayk beti izan du istorioak asmatzeko gaitasun aparta, betiere gizatasunari eta fikzioari buruzko ezagutza zabaletik abiatuta, eta elkarrizketetan prosa dotorea, irmoa eta zuzena baliatuta.

Baina, bereziki, bere independentzia defendatu duen idazlea izan da, politiken, moden, egokitasunen eta moldeengainetik.

Tipo deseroso bat, alegia.

Fitxa artistikoa: 

  • Konpainia: Entrecajas Producciones eta Teatro Español
  • Testua: Ignacio García May
  • Zuzendaria: Eduardo Vasco
  • Antzezleak: Juan Echanove, Joaquín Clilment
  • Eszenografia: Carolina González

Sarrerak:

24. Kontsultatu deskontuak

  • Sarreren salmentaren hasiera: abenduak 2
  • Udal Antzoki Sareko leihatilan (Turismo Bulegoan-Plaza Berria z.g.) eta 945 161045 telefonoan: 10:30etatik 18:00etara
  • Online salmenta abenduko 2ko 10:30etan hasiko da (principalantzokia.janto.es/es)
  • Abenduaren 3tik aurrera, ohiko kanaletan eta ordutegietan

Ikuskizun hau Udal Antzoki Sarearen 2026ko Neguko Programazioaren parte da.

Local

FELIX PETITE ANTZOKIA (IBAIONDO G.E)
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España