Cargando Eventos

« Todos los Eventos

ESKAFANDRA + PUNTU TAKOMA

abril 25

Eskafandra 2024ko udaberrian sortu zen, Joseba Iturraspe (McOnak) eta Iban Martin (Raimundo El Canastero, Sustrajah Band) musikarien elkarlanetik, poparen egitura klasikoak eta sonoritate garaikideak uztartzen dituen proiektu ausart gisa. Taldea Maren Seijo (bateria), Maider Zubizarreta (teklatuak) eta Elena Lezaun (baxua) gehituz osatu zen, bost musikariz osatutako formatu sendoa lortuz. Eskafandraren musika pop, rock alternatibo eta elektronikaren arteko fusioa da, teklatu eta sintetizadoreen koloreekin eta atmosfera emozional sakonekin. Letrak Joseba Iturraspek idatzitakoak dira: poetikoak, sinbolismoz betetakoak eta itsas iruditeria nagusi dutela, norberaren eta gizartearen arteko tentsioak eta kontraesanak aztertuz.

Puntu Takoma Iruñerriko rock alternatibo eta grunge talde bat da, eta Asier Etxeberria musikariak sortutako proiektua. Ibilbide labur baina berrituarekin, Nestor Aranguren (bateria), Gorka Padrones (gitarra) eta Ainhoa Garciarekin (gitarra) batera, laukote formatuan emanen dute kontzertua. 2025az geroztik oholtzetan «Ez gara modernoak» azken LPa aurkezten ari dira: Eztabaida, kontraesanak, fuzz-a eta ironiaz apur batez sorturiko koktela.

Local

Iparragirre Aretoa
Bekoibarra 03 Sollube 25-4
Gernika-Lumo, Bizkaia 046 España