
Iurretako Herri Biblioteka 2017ko urrian hasi zen, lehen aldiz, herriko idazlea den Joseba Sarrionandiaren esker oneko jardunaldi literioak antolatzen. Bere esentziari jarraituz 8. urtez 2026an ere esker oneko literatur jardunaldiak antolatu dituzte. Joseba Sarrionandia, Gloria Fuertes, Leire Bilbao, Astrid Lindgren, Joxantonio Ormazabalen, Lewis Carroll eta Mariasun Landaren ondoren…
Aurtengo edizioan neguari eta urteari hasiera emateko, literaturako idazle esanguratsu baten lana eman nahi dute ezagutzera: ROALD DAHL. Iurretako Herri Bibliotekak idazlearen ondare literarioa ezagutzeko urtarrilean zehar bere ohiko egitaraua moldatuko du.
Ekintzetan parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da.