Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Eskola feminista: «Bizitzaren alde, lurraren alde: erresistentzia eta zaintza feminista»

diciembre 9

HIZLARIA: Rebeka González de Alaiza Pérez de Villarreal, Euskal Herria Bizirik, Araba Bizirik eta Arabako Mendiak Aske lurraldearen aldeko mugimenduetako militantea. Arabako Mendialdeko herri txiki batean jaio zen, eta bertan bizi da

MODERATZAILEA: Aitziber Pérez de Kárkamo Herrán, kazetaria. Hedabide askeetan komunikatzen saiatzen dena, betaurreko eta luma moreak jantzita

“Kapitalismo berdea” deiturikoaz hitz egitea aurrerapenaren eta energia-trantsizioaren izenean lurraldea okupatu eta ustiatzeaz hitz egitea da. Hitzaldi honetan, korporazio handiek mendiak eta lursail emankorrak industrialde bilakatzen ari direla ikusiko dugu, baita, horren ondorioz, naturaren zikloak, elikadura-burujabetza eta bizitza bera arriskuan jartzen ari direla ere. Begirada ekofeminista batetik, lurraldearen defentsa aldarrikatuko dute, herrietarako eta emakumeentzako bizi-borroka kolektibo gisa.

Izena emateko datak
Noiztik: 2025/09/08 08:30

Local

Emakumeen Etxea: Santa Maria kalea, 11
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España