Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Eskola feminista. Elkarrizketa: «Araba lurraren defentsan»

febrero 27, 2026

Eli Pagola bertsolari eta kazetaria kolaboratzailea da Argia, Naiz eta Naiz Irratia hedabideetan, eta krisi ekosozialari buruzko “Gelditu makinak” irratsaioa zuzentzen du azken horretan; bada, berak gidatuko du Araba Bizirik lurraldearen aldeko mugimenduko militante Rebeka González de Alaiza Pérez de Villarreali zuzenean egingo zaion elkarrizketa hau. Araba Bizirik kolektibo plural eta anitza da, eta Arabako hainbat eskualdetako herritarrek eta auzo-plataformak osatzen dute. Lurraldea makroproiektu energetiko eta industrialetatik babesteko borrokatzen du kolektiboak, makroproiektu horiek arriskuan jartzen dituztelako bai oreka ekologikoa, bai bizimodu landatarra, bai ingurunean eragiten duten erabakiak hartzeko parte-hartze demokratikoa.

Elkarrekin, begirada kritiko eta ekofeminista aplikatuta, erresistentzia molde ugariei buruz, baliabideen eta lurraldeen gainean erabakitzeko eskubideari buruz eta gizarte-mugimenduak krisi ekosozioalari aurre egiteko sortzen ari diren alternatibei buruz hausnartuko dute.

Gonbidapenak eskatzeko datak
Noiztik: 2025/09/08 08:30

Local

Aldabe gizarte-etxea (Areto nagusia)
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España