Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Eskola feminista: «Gazteekin elkarrizketan: kirola espazio segurua al da?»

diciembre 12

Ainhoa Azpitarte, aktore eta arte dramatikoko ikaslea izango da topaketa honen protagonista. Irabazi arte! telesailean aritzeagatik da ezaguna, eta bere ahotsa eta esperientzia partekatuko ditu gurekin, podcast formatua izango duen elkarrizketa batean, neska gazteen talde batekin. Elkarrekin, kirol-esparruek seguruak eta osasungarriak izateko zer behar duten hausnartuko dute.

Amarauna mugimenduak dinamizatuko du topaketa, zeinak Arabako saskibaloian emakumeek eta adingabeek jasaten dituzten indarkeria-egoerak ikusgai egin eta desagerraraztea baitu helburu. Begirada feminista oinarri, neska gazteek hitza hartuko dute, eta kirola eraldatuko.

Mikroaren beste aldean egotea gustatuko litzaizuke? Baduzu Ainhoarentzako galderarik? Hauxe da zure aukera! Idatziguzu amaraunabf@gmail.com helbidera, eta batu zaitez elkarrizketa prestatu eta egingo duen taldera. 2025eko azaroaren 28an elkartuko gara, 17:30etik 19:30era (Emakumeen Etxea).

Gurekin nahi zaitugu!

Gonbidapenak eskatzeko datak
Noiztik: 2025/09/08 08:30

Local

Aldabe gizarte-etxea (Areto nagusia)
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España