Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Eskola feminista: «Itzal(iko) bagina»

marzo 6

Antzerki-ikuskizun honek bertsoa du oinarrian. Tramak hiru pertsona(ia) eramango ditu aurrera, bertsoaren munduko nahiz barne-munduko bakardadetik kolektiboa den horretara. Hala, barruan dituzten itzalen eta kanpoko errealitatearen linboan elkar ikusten ikasiko dute. Egungo sistema indibidualistari kritika egiteko asmoa du obrak. Bertsoaren munduan kokaturiko istorio bat izan arren, ez du bertsoaz hitz egiten, harago doazen auzi sozialetara salto egin nahi baitu: generoa, osasun mentala, familia nuklearra, meritokrazia…
 
Fitxa artistikoa:
  • ANTZEZLEAK ETA GIDOIA: Janire Arrizabalaga, Izaro Bilbao eta Araitz Katarain
  • ZUZENDARIA: Iraitz Lizarraga
  • KONPAINIA: Lanku kultur zerbitzuak

Jarduera hau Jabetze Feministarako Eskolaren programazioaren barne dago. 

Local

Salburua Gizarte Etxea
Bratislava Hiribidea, s/n
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España