Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Eskola feminista. Kontzertua: Clara Peya

marzo 19, 2026

Clara Peyaren zuzenekoak intentsitate eta edertasun hutsa dira, eta ikus-entzuleekin modu hipnotikoan konektatzea lortzen du. Espainiar Estatuko musika-eszenako sortzailerik berezienetako honek jazza, popa eta elektronika fusionatzen ditu, pianoa ardatz duela. 2019ko Kultura Saria irabazi zuen, eta, proiektu honetan, bere diskografiatik hara-hona eramango gaitu, bidaia intimo batean, pasarte instrumentalak sintetizadore eta oinarri elektronikoekin nahastuta. Pianoaren aurrean jartzen denean, keinu eta nota bakoitzak giro paregabea sorrarazten du.
Gonbidapenak eskatzeko datak
Noiztik: 2026/01/02 08:00

Jarduera hau Jabetze Feministarako Eskolaren programazioaren barne dago.  

Local

Jesús Ibáñez de Matauco antzokia (Hegoalde gizarte-etxea)
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España