Gizon gazteak, gehienbat, indarkeria matxistaren aurka daude; jarrera hori, baina, indiferentziaren, deserosotasunaren eta konpromisoaren artean mugitzen da. Aktibismoan aritzeko, hausnartzeko eta entzuteko gunerik ez egoteak inplikazioa mugatzen die, eta, beraz, gizonei erremintak emango dizkieketen proposamen errestauratibo eta eraldatzaileak behar dira, erantzukizunak haien gain hartzeko, eragindako mina erreparatzeko eta harremanak eduki nahiz identitatea eraikitzeko moduak eraldatu ditzaten.