
Esperanza Fernándezek prestigio eta aintzatespen handia du nazioartean, eta antzoki onenetan aritu da, hala nola New Yorken, Moskun, Parisen, Tokion, Bruselan, Lisboan, Mexiko Hirian eta Jerusalemen.
Nabarmentzekoa da bere diskografia askotarikoa. Se prohíbe el cante lanean hainbat kolaborazio jaso ditu, besteak beste Miguel Poveda, Arcángel, Rocío Márquez, Jesús Méndez, José Valencia eta Tomatitorekin, eta bere azken lana oinarri hartuta (Sevilla 40.0), De Triana al Mundo bira prestatzen ari da gaur egun.
Sevillako cantaorea
Chaparro de Córdoba, gitarrista + 2 palmero
Sarrera: 15 €. Kontsultatu deskontuak
Ikuskizun hau Udal Antzoki Sarearen Flamenko Zikloko 29. edizioaren parte da, 2026ko Neguko Programazioaren barruan.